Araba Euskaraz 2019. Leloa eta logoa

Kaixo!

Dakizuen moduan Araba Euskaraz 2019 Armentia Ikastolak antolatuko du. Igandean hartuko dugu testigua Argantzunen. Lehenengo lanetakoa leloa eta logoa lantzea da eta horretarako tailerra antolatu dugu ekainaren 21ean Ikastolako haurrentzat gu Batzar Nagusian egongo garen tartean.

Txantxalekun egongo dira haurrak lanean eta zenbait espresio grafiko landuko dituzte gidatutako tailerretan.

Beraz, animatu Urteko Batzarrera etortzen eta zuen seme-alabak (6-12 urte) tailerretara ekartzen. Txikiagoek zaintza zerbitzua izango dute.

Hitzordua 18:15etan Txantxalekun.

Agur,

Artezkaritza Kontseilua