Skip to main content

Joseba Etxeberria: 19 urte ikastola konpontzen.

2021/10/21

Zertan datza zure egitekoak?

Nire lana egunerokoan garrantzitsuak diren gauza txiki pila bat konpontzean oinarritzen da. Gauza ezberdinak aipa nitzake, baina lanik gehien komunek ematen didate. 19 urte daramatzat ardura honetan eta, batez ere, pazientzia izaten ikasi dut.

Pandemiak zure lan egiten modurik aldatu al du?

Ez bereziki. Musukoarekin lan egin eta distantziak zaindu beharra ekarri ditu, baina nire lana beti bezala egiten saiatu naiz.

Auzolanerako deialdia luzatu da biharko. Zer suposatzen dizu horrelako egun batek zuri?

Udak normalean gelako gauzak konpondu eta egokitzeko baliatzen ditut eta, bakarrik nagoenez lan honetan, behar guztietara ez naiz heltzen. Auzolaneko deialdiek sekulako arindua suposatzen dute nire egunerokorako, ubideen garbiketa eta bestelako lan batzuk garrantzitsuak direlako ikastolaren funtzionamenduan.

Irudia
p1fihrn5ec11875m313fau5715214.jpeg

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.