Skip to main content

Abenduaren 17a arte egongo da “arropa galdua” batzeko aukera

2021/12/09

Arropa galdua, izenak iradokitzen duen moduan, urtean zehar ikastolan batzen den galdutako arropa da. Sarreran egoten da, eta gabonetako oporrak baliatzen ditugu pilatutakoa hustu, eta  GKE bati emateko. Hori horrela, abenduaren 17a izango da galdutako arropa batzeko azken eguna. Hortik aurrera, geratzen dena, esan  bezala, GKE bati emango zaio.