Skip to main content

Familiei zuzendutako hitzaldi zikloaren programazioa aurkeztu du Armentia Ikastolak

2022/01/20

Gure komunitateko familiei zein edozein gasteiztarri zuzendutako hitzaldi-zikloa antolatu du Armentia Ikastolak. Ikastolak hitzaldi hauen bidez familien bidelagun izan nahi du zuen seme-alaben heziketa-prozesuan, eta ekarpen bat egin nahi dio komunitateari eta Gasteizi. Hori horrela, guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan garrantzitsuak diren hainbat gai landuko dira, modu eraikitzaile eta parte-hartzailean. 

Hitzaldiak adin-tarte bati zuzenduta badaude ere edonor etor daiteke. Erraztasunak emate aldera, aldi bereko itzulpen sistema eta zaintza zerbitzua egongo da.

Hitzaldien data eta ordutegiak honako hauek dira: 

  • Urtarrilak 26: NOLA JARRI MUGAK. (LH). Nerea Salsamendi. 
  • Urtarrilak 28: ERRESPETUZKO HARREMANAK SEME-ALABEKIN. (HH ).Nerea Mendizabal. 
  • Otsailak 2: NERABEZAROA EZAGUTU ETA ULERTU. (BH) Mireia Centeno (Hezibide). 
  • Otsailak 3: TELEFONOA ETA HAURRAK. (LH). Miren Ros. 
  • Otsailak 9: BELDURRAK HAURTZAROAN. (HH) Nerea Salsamendi. 
  • Otsailak 10: GAZTEAK: SARE SOZIALAK ETA PANTAILAK. (BH). (Miren Ros). 

Hitzaldiak, itzulpenak ,zaintza eta abarrak ondo antolatzeko aurrez izena eman beharko da.

Bi hitzaldiko izena emateko galdetegi bat helaraziko dizuegu.

Azpialdeko estekan dagoenak urtarrilaren 26ko eta 28ko hitzaldietarako (baterako ala bietarako) izena emateko balio du. Hitzaldietako izen-ematea hitzaldiaren bezperan itxiko dugu.

Izena emateko: https://forms.gle/bC9bruWuoLpSqWTC7

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.