EUSKARALDIA ABIAN

Ostiral honetan, azaroak 23, jarriko da abian Euskaraldia. 11 egunez ahobiziek eta belarriprestek euskararen erabilera zabaltzeko ahalegina egingo dute Euskal Herri osoan, baita gurean ere: guztira 160 lagunetik gora izan dira ikastolan bertan izena eman dutenak (horiei, beste nonbait izena eman duten ikastolakideak gehitu behar zaizkie).

 

Azaroaren 15ean ospatu genuen txapa-banaketa festa Asier Kidan magoaren ikuskizunarekin eta giro onean. (Argazkiak hemen: https://www.armentiaikastola.eus/eu/node/1953)

 

Hainbat ikaslek ere ez du atzean geratu nahi izan eta Ikasleen Euskara Batzordeak egun horietan ahobiziak izateko gonbitea luzatu die gainerako ikaskideei.

 

Abenduak 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, amaituko dira 11 egunak eta hori ere ospatzeko asmoa dugu ikastolan. Egon adi hurrengo deialdiei!