Abenduak 3: Euskararen Eguna ikastolan

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN

“Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia” lelopean ospatuko da astelehenean, abenduak 3 Euskararen Nazioarteko Eguna eta, egun berean, Euskaraldiari amaiera emango zaio, hori bai, gogoan hartuz “egunero dela euskararen aldia”.

Ikastolan ere dena PREST dugu eguna BIZI-BIZI ospatzeko.

Eskola orduetan

  • Ikasle eta irakasleen arteko ospakizuna: jolasak, abesbatza, ikasleen ikuskizunak, zinema, esketx grabaketak, hausnarketa saioak, Argitxori ongi etorria eta agurra…

17:00 etatik aurrera

  • Ikasle, guraso eta irakasleen arteko ospakizunak: ikasleek sortutako dokumentalak, Araba Euskarazko material berrien aurkezpen-desfilea, photocalla, txokolatada… (ikusi erantsita dagoen kartela)

OHARRAK:

  • Abenduaren 3an, astelehena, ez da arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.

  • Ikasle, guraso, irakasle eta langile guztioi festetako zapia lepoan eta euskararen aldeko mezudun kamiseta bat soinean ekartzea proposatzen dizuegu.

  • Txokolatadarako edalontzi berrerabilgarriak etxetik ekarri beharko dira.

  • Arratsaldeko ekintzak Olarizu patioan, beheko korridorean eta jangelan egingo dira. Ez gara ikasgeletan sartuko, eta korridoreetako materialak eta altzariak errespetatuko ditugu.
Fitxategia: