Arropa galdua

Dakizuen moduan, ikasleek galtzen duten arropa sarreran kokatuta dagoen pertxero batean jartzen dugu zuek jaso ahal izateko.

Asko denez batzen dugun arropa, noizean behin garbiketa egin behar izaten dugu. Abenduaren 20an bertan dagoen arropa erretiratu egingo dugu eta elkartasuna lantzen duen erakunderen bati emango diogu.

Beraz, zuen seme-alabek arroparen bat galdu badute, pasa sarreratik abenduaren 20a baino lehen.