Skip to main content

MAIATZAK 26 - DBH eta LH6 Mondragon Lingua Aurkezpena 16.30 (Aretoan)

2022/05/19

OXFORD TEST OF ENGLISH FOR SCHOOLS 

Oxford Test of English for Schools-ek ikasleen adierazpen eta ulermen konpetentzia gaitasunak ebaluatzen ditu: Speaking, Listening, Reading eta Writing hiru maila desberdinetan (MCER): A2, B1 eta B2.

Oxfordeko Unibertsitateak azterketa ofizial gisa kontuan hartzen du eta bertan konpetentzia guztiak ebaluatzen dituen online azterketa burutzen da (Reading - 30min, Listening - 30min, Writing - 45min, Speaking - 15min).

Armentia Ikastola azterketa hau egiteko hezkuntza zentro ofiziala izanik bertan prestatzeko aukera dago. Horren inguruko azalpena emateko eta zalantzak argitzeko hurrengo ostegunean Mondragon linguak LH6ko eta DBHko ikasleei zuzenduriko aurkezpena eskainiko dute, izenburuan zehazturiko ordu eta tokian.

Mila esker eta animatu!!

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.