Skip to main content

Autoestimua, jazarpena, mugak eta arauak, harremanak... edo Guraso Eskola

2022/06/09

Horregatik hartzen dugu parte Ikastolako Guraso Eskolan; guk ere ikasten jarraitu behar dugulako, bizitzan gidariak izaten ikasten ari garelako. Zuk ere parte hartu dezakezu!

Gasteizko Udalaren "Hiri hezitzailea"-ren programan dago ekintza hau eta psikologian eta pedagogian aditua den profesional batek gidatzen dituen saioetan elkartzen gara. Ikasturte osoan zehar antolatzen ditugu saioak, 8 inguru, gaiak eta parte hartzaileak aukeratuz. Koordinatzaile batekin lan egiten dugu, eta bere bitartez bakoitzaren kezkak eta esperientziak partekatzen ditugu, guztioi lagungarri izango zaigun informazioa trukatzen dugularik.

2022-2023 ikasturteari begira, Armentxok proposatu du gure seme-alaben adinen araberako bi guraso eskola talde desberdin sortzea, hala nola, "Haurren Guraso Eskola" eta "Nerabeen Guraso Eskola". Modu honetan eta, nahiz eta gaiak berdinak izan, egoerak eta beharrak ez dira berdinak izango. Zuk zeuk erabakiko duzu zein taldetan hartu nahi duzun parte, zure seme-alabaren garapena eta guraso bezala duzun beharra hoberen ezagutzen duzuna baitzara.

Galdetegi honen bitartez, ikastolako familien interesik dagoen jakin nahi dugu. Betetzeak ez zaitu behartzen datorren ikasturteko guraso eskolan parte hartzen baina eskertuko dizugu betetzen baduzu bakarrik interesa izango zenukeelako.

Aldez aurretik eskertzen dizugu zure interesa. Beste edozein gauzarako, Armentxora idatzi dezakezu: armentxo@armentiaikastola.eus

https://forms.gle/6sYcYG6x6tQ4rxXTA


 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.