Skip to main content

Haurrak eta nerabeak desberdinak direnez, gurasook ere behar desberdinak ditugu

2022/09/15

Gurasoak gara, gure seme-alabentzat onena nahi dugu, haien garapenaz kezkatzen gara eta pertsonak garen heinean, denetarik ez dakigula argi daukagu. Horregatik hartzen dugu parte ikastolako Guraso Eskolan; guk ere ikasten jarraitu behar dugulako, bizitzan gidariak izaten ikasten ari garelako. Zuk ere parte hartu dezakezu!

Gasteizko Udalaren 'Hiri hezitzailea' programan dago 'Guraso Eskola' ekintza, eta psikologian eta pedagogian aditua den profesional batek gidatzen dituen saioetan elkartzen gara. Ikasturte osoan zehar sakabanatzen ditugu saioak, zortzi inguru, eta parte-hartzaileok erabakitzen ditugu datak eta bakoitzean jorratu nahi dugun gaia. Aditua koordinatzailea izanik, bakoitzaren kezkak eta esperientziak partekatzen ditugu, guztioi lagungarri izango zaigun informazioa trukatzen dugularik.

Ekainean, Armentxok proposatu zuen gure seme-alaben adinen araberako bi guraso eskola talde desberdin sortzea; hala nola, 'Haurren Guraso Eskola' eta 'Nerabeen Guraso Eskola', jorratzeko gaiak berdinak izan arren, egoerak eta beharrak desberdinak izaten direlako. Galdetegia zabaldu zen Armentiberrin eta, erantzunak ikusita, aipatutakoa martxan jartzea erabaki da.

Animatzen zaitugu Guraso Eskolan parte hartzera zuk zeuk erabakitzen duzun taldean, zure seme-alabaren garapena eta guraso bezala duzun beharra hoberen ezagutzen duzuna baitzara. Galdetegi hau bete behar duzu irailaren 25a baino lehen, eta Armentxok idatziko dizu lehenengo saioaren data zehazteko: https://forms.gle/Wz1cfsrrYSaV6iy19 

Zerbait komentatu nahi baduzu, Armentxora idatzi dezakezu: armentxo@armentiaikastola.eus

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.