Skip to main content

Bueltan dugu ikastolako krosa!

2022/10/06

Pandemiak hankaz gora jarri ditu bi urtez hasiera batean modu presentzialean egiten ziren hitzordu mordoa: kontzertuak, ikuskizunak, hitzaldiak… Baita kirolarekin zerikusia dutenak ere. Baina astiro-astiro normaltasuna berreskuratu, eta berriro ere eskaintza horietaz guztietaz gozatzeko parada izaten ari gara. Armentia Ikastolan ere bai.

Hain zuzen ere, urtez urte gure ikastolan arrakasta handia duen eta gerora Gasteiz osora zabaldu den hitzordu batez ari gatzaizue: Kross-BTT martxa; hots, Armentia Ikastolako Krosa. Aurreko urtean, egoerara moldatu behar izan ginen, eta ekitaldi birtuala antolatu genuen. Aurten, baina, ohiko formatua berreskuratu dugu, eta berriro ere Armentiako basoan zehar korrika murgiltzeko aukera izango da, fisikoki, ekimenaren 16. edizioa ospatzeko. 

Ondo gorde data: urriak 23, igandea. Ohiko kategoriak mantenduko dira: hiru lasterketa (txikia, gaztea eta seniorra) eta BTT familiarra.

IZEN-EMATEA

Izena emateko orri bat banatzen ari gara ikasle bakoitzeko; bertan, Krosean zein BTTan parte hartzeko izena eman ahal izango da. Kudeaketa errazteko, familia bakoitzak orri bana bete beharko du; hau da, familia bereko parte hartzaileek orri bakarrean izena eman behar dute.

Urriaren 12a izango da izena emateko azken eguna, eta kontu korrontetik pasako zaizue kostua. Hala ere, 18an eta 19an azken orduko izen-emateak egiteko aukera izango da, ikastolaren kanpoaldean jarriko dugun mahaian. Kasu honetan, eskudirutan ordaindu beharko da.

Ikastolako kideez gain, beste ikastetxeetako pertsonek ere parte hartu ahal izango dute krosean, eta izen-emate orri berdina erabiliko dute, ikastolako familiaren batekin badatoz. Zerrendan agertzen den lehenari kobratuko zaio.

Informazioa osatzen ari gara.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.