Startinnova - Finalera

BATXILERGO 1. MAILAKO IKASLEAK

STARTINNOVA PROGRAMA EKINTZAILEAREN FINALERA

Pasaden urrian eman zitzaion hasiera El Correok antolatzen duen Startinnova proiektu ekintzaileari eta Armentia Ikastolak lehen aldiz hartu du parte 6 edizio daramatzan programa honetan. StartInnova gazteen ekintzailetasun eta sormena bultzatzen duen proiektua da, non ikasle talde bakoitzak produktu berritzaile bat asmatu eta merkaturatu behar duen.

Programa honek hainbat enpresa babesle eta adituren laguntza ere badu, eta ikasleek egindako proiektu guztiak UPV/EHU-ko irakasle eta laguntzaileek ebaluatzen dituzte. Horrek enpresa mundua ezagutzen hasteko aukera ere ematen die ikasleei. Arabako eta Bizkaiko beste 42 ikastetxeetako hainbat proiekturen artean 5 hoberenak sailkatu dira Otsailaren 25ean Sarriko Ekonomia eta Enpresa fakultatean egingo den finalera.

4 hilabeteko lanaren ondoren, aste honetan atera dira emaitzak eta Armentia Ikastolako talde bat final horretarako sailkatu da. Motorzale eta Quad gidariak hobeto ikusteko helburuarekin, ikasle talde honek automatikoki motorraren argi eta intermitenteekin batera doan txaleko argiztatu bat aurkeztu zuten eta hori defendatzera hurbilduko gara finalaren egunean.

Zorionak, talde guztiei!