Skip to main content

Kantari ikuskizunean izena emateko epea luzatu dute

2022/12/21

Urtero antolatzen den Kantari haurrentzako euskarazko karaokea bueltan da. Dagoeneko nabarituko zenuten bezala, data aldaketa egin dute aurten; izan ere, azaroan izan ohi da hitzordua. Oraingoan, ordea, 2023ko udaberrira pasatu dute. Horrela, abestiak behar bezala prestatzeko tartea izango dute parte hartzaileek, eta baita izango diren abesti berriak ikasteko ere.

Esan bezala, udaberrira atzeratu dute 2023ko edizioa. Hain zuzen ere, martxoaren 18an eta 19an izango da, eta aldez aurretik, martxoaren 11n eta 12an, entsegu orokorra egingo dute parte hartzaileek. Ohi bezala, Dendaraban izango da hitzordua, Vital Fundazioaren aretoan, bai ikuskizunarena baita entseguarena ere.

Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate Kantarin parte hartzeko aukera, eta horretarako, gelakideekin batera, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Ondoren, galdetegi honen bidez izena eman beharko dute: Kantari Gasteiz 2023. Hasiera batean, izena emateko epea Gabonen aurretik ixteko asmoa zuten antolatzaileek, baina azken orduko partaidetza kopuru altua eta jasotako zalantza ugariak ikusita, epea luzatzea erabaki dute. Hortaz, urtarrilaren 15era arte izango da zabalik izen-ematea. Ikastolatik parte hartzera animatzen zaituztegu.

ALEAren webgunean duzue informazio osatuagoa.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.