Armentia KORRIKARAKO GERTU!!

Korrikako “LEKUKOA ETXEZ ETXE” dabil dagoeneko Armentia ikastolan. Oraindik ez bada zuen etxera iritsi, laster iritsiko da zuen seme edo alabaren bitartez. Idatz ezazue zuen mezua bertan. Erantsita duzue informazio gehiago.

Bestalde, Armentia ikastolak parte hartze aktiboa izango du Korrikan. Horri buruzko informazioa ere erantsitako dokumentuan duzue.

Azkenik, antolaketa lanekin jarraitzeko, bilera bat egingo dugu martxoaren 14an, 17:00etan, Araba bilera-gelan. Animatu eta etorri!