Skip to main content

Amets Arzallus bertsolaria izan dugu ikastolan

2023/03/09

Gonbidatu berezia izan dugu aste honetan gure etxean. Izan ere, DBH3koek Miñan liburua landu dutela aprobetxatuta, egilearekin berarekin tarte bat izateko aukera izan dute; nor eta Amets Arzallus bertsolaria.

Ikasleek aretoan inguratu dute hendaiarra, eta emozioari ia ezin eutsiz, hasierako agur baten bidez abiatu dute solasaldia. Ondoren, liburua irakurri ostean suertatu zaizkien galdera sortaren txanda izan da, eta tartean, migrazioari buruzko albisteak komentatu dituzte, Ibrahimarentzako eskutitza irakurri dute eta opari berezi bat egin diote: eskuz egindako bi arrain, migratzen duten pertsonen isla bezala.

Horrelako ekintzetan gustora baino gustorago ikusten ditugu ikasleak, haien saltsan, eta, konturatu gabean, eduki, ezagutza eta gai ezberdinak barneratzen dituzte. Baina batez ere, hausnarketarako bide bat sortzen dugu haientzat: gaur egungo munduan gertatzen dena erakusten diegu eta partaide bihurtzen ditugu, gai zehatz baten inguruan haien ikuspuntua eraiki eta partekatu dezaten. Batzuetan, kasu honetan bezala, irakurketa eskutik, eta besteetan, solasaldi aberasgarri baten uztartuz.

Nabarmendu beharrekoa da aurreko ikasturtean Armentiako ikasle batzuk Urruzuno Literatur Lehiaketan irabazleak izan zirela, eta horri esker, ekintza honetaz gozatzeko aukera izan dutela.

Datozen egunetan igoko ditugu solasaldiko argazki eta bideoa.

Irudia
p1gr3946uqckkkh29kmf2ku745.jpg

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.