Skip to main content

Martxoaren 31ko zesta punta partidurako sarrerak salgai

2023/03/23

Dagoeneko salgai jarri dituzte datorren astean, hilaren 31n, izango den zesta punta partidurako sarrerak. Araba Euskarazen aurtengo urteko egitarauaren barruan, lau bikote arituko dira, Gasteizko Olabe pilotalekuan. Arratsaldeko zazpi eta erdietan abiatuko da jokoa, eta sarrerak eskura, 5 euroan, Araba Euskarazeko webgunean.

Bide batez, aprobetxatu nahi dugu zuen laguntza eskatzeko. Izan ere, hau guztia aurrera eramateko boluntario taldea osatu nahi dugu. Lan ezberdinak burutzeko laguntzaileak behar ditugu: segurtasuna, sarrera kontrola, frontoia apaindu eta apaingarriak jaso, salmenta gunea… Parte hartu nahi izanez gero, izena eman hurrengo galdetegian: Araba Euskaraz Open Series.

Beraz, animatu eta gorde data, badator Araba Euskaraz Jai Alai -EKIN!

Zozketak

Era berean, bi zozketa izango ditu ekimenak:

  • Araba Euskarazek antolatu duena, instagram bidez: Zozketa - Zesta punta. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 26a.
  • Ikastolan LHko ikasle guztien artean egingo dena. Gela bakoitzeko sarrera bat zozketatuko da.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.