Skip to main content

Maiatzak 6, ikastola jaian egun osoan

2023/04/26
Irudia
ikastolako jaia

Aurreko astean aurreratu genizuen bezala, datorren asteburuan, maiatzaren 6an, ikastolaren jaia eta auzolana izango ditugu. Hitzordua egutegian markatuta duzuela dakigunez, oraingoan egun osorako prestatu dugun programazioa ekartzen dizuegu:

  • 9:00etatik 13:30era auzolana. Auzolanean izena emateko bete honako galdetegi hau maiatzaren 2a baino lehen: Auzolana - maiatzak 6. Lan txiki asko egingo ditugu oraingoan. Maiatzaren 4an esango dizuegu zuetako bakoitzari zer lan tokatu zaizuen.

*Auzolanak irauten duen bitartean bertan parte hartzen duten helduen seme-alabentzako zaintza berezia egongo da: Tailerrak, eskulanak eta puzgarriak.

  • 14:00etan bazkaria. Frontoian izango da. Helduen menua, babarrunak sakramentuekin, postrea, edaria eta ogia eta haurrentzako menua Hanburgesak saltsan arrozarekin, postrea, edaria eta ogia. Nagusien bazkariak 15 € balio du eta haurrenak 10 €. Ticketak idazkaritzan egongo dira salgai apirilaren 25etik maiatzaren 2ra (biak barne).

*Norbaitek menu bereziren bat nahi badu (alergiaren batengatik, barazki-jaleen menua… jakinarazi idazkaritzan ticketa erosterakoan.

  • 16:30etan ekitaldia. Ongi etorria ikasle berriei eta agurra badoazenei. Triki, bertso, dantza eta antzerki taldeen ekitalditxo
  • 18:15etan disko-festa. DJ Nai. "Mugi boogie" ikuskizuna.
  • Jaia 19:30etan bukatuko da. 

 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.