Skip to main content

Goazen Herri Urratsera autobusez!

2023/04/27
Irudia
HerriUrrats logoa

Gure egutegiari beste egun bat markatu behar diogu: maiatzak 14. Izan ere, egun horretan ospatuko dute Senperen Herri Urrats, eta ikastolatik autobusa jarriko dugu Iparraldeko ikastolen jaira gerturatu nahi duzuenontzat.

Goizeko 9:00etan aterako gara ikastolatik, eta buelta 18:30ean izango da. Izena emateko, nahikoa da idazkaritzatik pasatzearekin, maiatzaren 3tik 11ra bitartean. Gutxienez 15 pertsona beharko dira autobusa antolatu ahal izateko.

Animatu eta goazen Herri Urratsera! Urratsak zubi!