Skip to main content

Gookapi: haurrentzako euskarazko lehen plataforma interaktiboa

2023/04/27

Haurrentzako euskarazko lehen plataforma interaktiboa aurkeztu dute: Gookapi.eus. Egiazki, plataforma elebiduna da, eta eduki guztiak euskaraz zein gaztelaniaz daude eskuragarri; jatorrizko bertsioa euskaraz da, baina klik bakarrean gaztelaniazko edukia eskura dago ere.

Plataforma interaktiboa, doakoa eta 10 urtetik beherako haurrei zuzendutakoa da. Gainera, eskainitako edukiek iraunkortasunarekin, ingurumenarekin, eta, oro har, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datozen gaiak jorratzen dituzte.

Oraingoz, webgunearen bitartez erabilgarri dago plataforma, baina maiatzetik aurrera gailu mugikorretan erabili ahal izango da ere, Google Play edo App Store-n deskargatu ahal izango den aplikazioari esker.

Mithy esploratzailea, Pintxo klima aldaketaren aurka, Lizen sormen tailerra edota Iratxoen kantu sekretuak bezalako animaziozko telesail interaktiboak gozatu daitezke plataforman; istorioetan aurrera egiteko bide ezberdinak aukera daitezke, eta 360 graduko ikuspegia duten edukietan kapitulua angelu guztietatik jarrai daiteke.

"Edukia dibertigarria eta segurua da haurrentzako", azaldu dute Gookapi plataformaren sortzaileek. Guztira, euskal ekoizpeneko marrazki bizidunen 1.000 minutu baino gehiagodaude, baita joko interaktiboak ere.

Informazioa guztia ALEAn.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.