Skip to main content

Elkartasuna, egunez egun

2023/05/11

Maiatzak elkartasunez tindatuko du ikastola aurten. Izan ere, LH eta DBHko ikasleek, bakoitza bere aldetik, baina helburu berarekin, ekintza bana antolatu dute datozen egunetarako, Elikagaien Bankuarekin batera.

Alde batetik, aurten ere, LH6koek herrialde garatuen eta garapen bidean daudenen arteko bizi baldintza ezberdinak ezagutu eta ikerketa egin dute 2. hiruhilabetean. Aurreko ikasturteko asmoarekin jarraitzeko, Azoka Solidarioa antolatu dute, eta jasotako dirua Elikagaien Bankura bideratuko dute aurten. Hori dela eta, ikastolatik ekintzara etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, maiatzaren 17an. Horrez gain, Elikagaien Bankukoek hitzaldia eskainiko diete ikasleei, aurretik, hilaren 15ean.

Bestalde, DBHn Elikagaien Bankuko proiektu komunitarioen barne, elikagaien bilketa antolatuko dute. Maiatzaren 24an (16:30) eta 25ean (12:10) izango da, eta dena biltzeko kutxak jarriko dituzte. Erakundea astebete beranduago, maiatzaren 31n, ikastolara etorriko da kutxak jasotzera. Ikasle hauek ere hitzaldia jaso dute gaur bertan.

Beraz, gogoratu, bi hitzordu dituzuela: Azoka Solidarioa maiatzaren 17an eta elikagai bilketa 24an. Animatu eta zatoz!

 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.