Skip to main content

BIDEOA | LH6k ekintza solidarioa egin du ikastolako sarreran

2023/05/18

Aurreko astean iragarri genizuen bezala, aurten ere LH 6. mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu dute, herrialde garatuen eta garapen bidean daudenen arteko bizi baldintza ezberdinak ezagutu eta ikertu ondoren. 

Emaitza ezinhobea izan da: janaria, objektu kuttunak, jostailuak… denetarik saldu dute ikastolako atarian. Bildutako dirua, ohiko moduan, gizartean eragina duen proiektu, egitasmo zein talde bati bideratuko diote; aurten, Arabako Elikagaien bankuari. Ikastolatik mila esker ekarpena egin duzuen guztioi!

Hain zuzen ere, DBHkoek ekintza solidarioa egingo dute datorren astean, Elikagaien Bankuko proiektu komunitarioaren barne. Haien kasuan, elikagai bilketa antolatu dute maiatzaren 24an 16:30ean eta 25ean 10:05ean.

Hona hemen eguna laburbiltzen duen bideoa:

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.