Skip to main content

‘Eskolan, kalean eta etxean euskara lagun’ hitzaldirako data berriak

2023/05/25

Berriro ere eskainiko dituzte Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak argitaratutako euskararen erabilera sustatzeko giden inguruko ‘Eskolan, kalean eta etxean euskara lagun’ | ‘Crecer con el euskera, en la calle, en la escuela y en la familia’ hitzaldiak. Bi data proposatu dituzte: lehenengoa modu presentzialean izango da, eta, bestea, online bidez. Azken honek hiru ordu izango ditu aukeran.

Hona hemen hitzorduak:

EUSKARAZ

  • PRESENTZIALA:
    • Maiatzak 29: 15:45. Ramon Bajo eskola (izena emateko azken eguna: maiatzak 26).
  • ONLINE, hiru aukera (ordu beteko hitzaldia):
    • Ekainak 5: 10:00 | 15:00 | 18:30 (izena emateko azken eguna: maiatzak 31).

Hitzaldi hau, aipatutako gidari lotuta dago eta euskararen gaiari lotutako zuen intereseko hainbat gai landuko dira bertan: 

  • Hizkuntza bat baino gehiago ondo ikastearen garrantzia.
  • Euskaraz ikastetik, euskara ere bere egiteaz.
  • Praktika onak eta erronkak. 
  • Zalantzen aurrean nola jokatu? 
  • Haur elebidunen guraso euskaldunen dekalogoa.

Izen-ematea: HEMEN

Hitzaldiak Ebete Aholkularitza Zerbitzuak emango ditu.