Skip to main content

Liburu jaiarekin agurtu dute ikasleek ikasturtea

2023/06/22

Liburu jaia izan dute asteartean, ikasturteko azken egunean, LHko ikasleek. Ikastola osora zabaldu dituzte liburuetako istorio ezberdinak, eta txikienak ere kontakizun horietan murgildu dituzte.

Goizean, Txantxalekun elkartu dira igarkizunen lehiaketaren finalari ekiteko, eta ondoren, patioan, pasilloan eta gela batzuetan aritu dira ipuin kontalari lanetan. Txoko ederrak sortu dituzte! Indarrak hartzeko, hamaiketakoa hartu dute geletan, eta berriro ere guztiak elkartu dira patioan barraketan ibiltzeko. Azkenik, talde bakoitza bere gelan bildu da agur esateko.

Hemen duzue egun horretako lagin txiki bat: LIBURU JAIA

Ostegunetik aurrera, giroa lasaitu da ikastolan. Oraindik ikasle batzuk ditugu ikastolako inguruetatik bueltaka, Eman Hegoak eta Enjoy English udalekuak direla eta; hala ere, uda eta oporrak aprobetxatzeko garaia heldu zaie.

Irailera arte, beraz, gozatu!

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.