Skip to main content

Gasteizko Udalak euskara-ikastaroen izen-ematea irekiko du abuztutik aurrera

2023/06/22

Animatu nahi zaituztegu 2023-2024 ikasturtean euskara ikasten hastera ˗oraindik hasi ez duzuenok˗ eta  jarraitzera ˗hasita zaudetenok˗.  Horretarako, lerro hauetan helarazten dizuegu Gasteizko Udalak antolatuko dituen ikastaroei buruzko informazioa. Ikastaro hauek gizarte-etxeetako instalazioetan ematen dira.

  • Gurasoentzako ikastaroak. Astean hiru egunetan, bi orduko saioak izaten dira, urritik ekainera. 
  • 55 urtetik gorakoentzako ikastaroak. Astean bi egunetan, ordu eta erdiko saioak, urritik maiatzera.
  • Atzerritarrentzako ikastaroak (AISA). Astean hiru egunetan, bi orduko saioak, hiru hilabetez.
  • Merkataritza eta ostalaritzako langileentzako ikastaroak. Astean bi egunetan, bi orduko saioak, lau hilabetez. 

Matrikula egiteko epeak hauek izango dira:

  • Abuztuaren 28etik irailaren 3era herritar hauek matrikulatu ahal izango dira: 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta egon dira guraso-talde batean edo 55 urte bitartekoentzako batean, maila gainditu dute eta talde berean jarraitu nahi dute (toki, ordutegi eta egun beretan). 
  • Irailaren 4tik 13era nahi duen herritarrak matrikulatu ahal izango du, baldintzak betetzen baditu.

Informazio gehiago uztailaren 10etik aurrera Udalaren webgunean.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.