Eskolaz Kanpoko Ekintzak ARGIPENAK

Eskolaz Kanpoko Ekintzak ARGIPENAK

Azaldu izan diren zalantza ezberdinak direla eta, argipen batzuk doaz jarraian:

1) Aurtengo Eskolaz Kanpoko Ekintzak aste honetan bukatzen dira (Maiatzaren 31-n).

2) Gogoratu datorren ikasturteko ekintzetan izena emateko epea zabalik dagoela Ekainaren 2a bitartean.

3) Ekintzen eskaintzaren dokumentuan, ekintza bakoitza eskaintzen den EGUNA/k adierazten dira zutabe batean. Bertan agertzen diren zenbakiek EZ dute adierazten astean zenbat saio egongo diren, baizik eta asteko zein egunetan izango den ekintza (Adibidea: Ingelesean jartzen badu 5, ez du esan nahi astean 5 egunetan egongo dela ekintza, baizik eta 5. egunean izango dela, alegia ostiralean)

4) Eskaintza berria LH4-n: Gurasoen azken orduko eskaerak direla eta, LH4n Kirol Anitza jardueraren bertsio espezifikoak eskainiko dira (“Kirol Anitza + Saski”, “Kirol Anitza + Voley”, “Kirol Anitza + Futbol”). Hauetan, astero egun bat kirol zehatz bati eskainiko zaio eta asteko beste egunean kirol ezberdinak txandakatuko dira. Eskaintza honetan izena emateko, Izen-emate galdetegian “Kirol Anitza” ekintza hautatu beharko duzue eta emailez jakinarazi (eskolazkanpokoekintzak@armentiaikastola.eus) zein kirol hautatzen duzuen. Emaila idatzi ezean, Kirol Anitza 2 egunetan (orain arte zegoen bezala) nahiago duzuela ulertuko da.