Skip to main content

Badoa 2022-23 ikasturtea

2023/06/29

Lerro hauek idazten ditugun bitartean, ikasleren bat edo beste entzun daiteke pasillotik gora eta behera. Ez da, ordea, ikasturtean zehar entzuten dugun mugimendu zaratatsua, baizik eta ikastolan eskaintzen diren udalekuetan geratzen diren umeen ahotsa. Umeek duela astebete baino gehiago amaitu dituzte eskolak, eta oporretaz gozatzen ari dira dagoeneko; batzuk ikastolan bertan egun batzuk, eta beste batzuk… auskalo! Herrian, aiton-amonen etxean, bestelako udalekuetan, hondartzan…

Izan ere, haiei behintzat, gozatzeko garaia heldu zaie. Aurtengoa ohiko ikasturtea izan dela esan dezakegu, pandemiaren murrizketak guztiz alde batera utzita. Nahiz eta garai horretako ohitura batzuk oraindik barneratuta izan ditugun, gure txikiak elkarrekin aritu ahal izan dira, gela barruan, patioan edo txango eta barnetegietan.

Aurreko urtean, ez-ohikotasun puntuak Hezkuntza Lege berriak emango zigula esango genizuen, eta hala izan da, gutxienez, matrikulazio garaian. Guraso asko gerturatu dira guregana zalantzaz jantzita, hartutako erabaki batzuk ulertu ezinean zeudela. Baina, aurten ere, aurrera egin eta, modu batean ala bestean, ikasturtea itxi dugu. 

Ikasturtearekin batera, etapa berri bat hasiko dugu Armentia Ikastolan irailean. Honi indarrarekin eta gogoekin hasiera emateko, udako opor garaia dugu aurretik, energiak berritzeko, eta, ondoren, noski, zuon, familion, babesa. Zuek egiten baituzue komunitate, zuek zarete ikastola. Beraz, Armentia Ikastolatik, uda ederra pasatu dezazuela opa dizuegu; deskantsatu, deskonektatu eta gozatu!

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.