Skip to main content

2023-2024 ikasturteko egutegiak iritsi dira!

2023/09/14
Irudia
2023-2024 egutegiak

Ikasturte honetan ere ikastolako egutegiak prestatu ditugu. Erosteko, ohi bezala, ikasleak irakasleari eskatu beharko dio eta kostua kontu korrontetik pasatuko dute (5 euro).

Gogoratu behar dizuegu proiektu honen helburu nagusia beste ikastola batzuei laguntzeko dirua biltzea dela; hain zuzen ere, egutegi hau erosteko ahalegin txikiarekin Argantzun ikastolaren egoera ekonomikoa arintzen laguntzen ari zara.