Skip to main content

Matematika manipulatiboa, ikutuz ikasi

2023/11/02
Irudia
P1140836edit.jpg

William Glasserrek “Hautaketaren teorian” dioen bezala, benetako ikaskuntza egon dadin, ikasleak entzuten eta ikusten baino, egiten, eztabaidatzen eta azalpenak ematen jarri behar ditugu. 

Hain zuzen ere, horri ekin diogu Armentia Ikastolan. Curriculum berriak proposatzen duen bide konpetentzialarekin bat eginez, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatu nahi dugu, matematika manipulatiboaren bidez. 

Esperimentazio eta manipulazioaren bitartez, behatzea, ikertzea, hipotesiak egitea, askotariko bideak probatzea, eztabaidatzea eta ideia berritzaileei edo desberdinei lekua ematea bilatzen da. Izan ere, ikutuz, sentituz eta ludikotasunaren bidez informazioa jasoz, errazago finkatzen baita ezagutza epe luzeko memorian.