Skip to main content

‘Baietz konta!’, familientzako ikuskizuna Zabalganan ikusgai

2023/11/14
Irudia
Baietz konta

Oraindik astebururako planik ez baduzue, proposamen batekin gatoz, bereziki, Zabalganako auzokideentzat. Izan ere, ZET Zabalgana Euskara Taldeak iganderako plan polita antolatu du: Baietz konta! txotxongilo eta clown ikuskizuna. Esan bezala, azaroaren 19an izango da, 12:00etan, Zabalgana gizarte etxeko antzokian, eta sarrerak salgai dituzte jada.

Horrelako plan gehiagoren berri izan nahi baduzue, jarraitu Telegram-eko gure kanala edo Zabalgana Euskara Taldearena.