Skip to main content

Eguberriak liburu artean

2023/12/05
Irudia
Eguberriak liburu artean

Dakizuen bezala, aurten ere euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea helburu duen Juul kanpainarekin bat egin dugu ikastolan. Gure kasuan, irakurzaletasuna sustatzeko lemadun txartelen lehiaketa antolatu dugu. Azaroan zehar, LH osoko geletan taldeka lemadun txartelak diseinatu dituzte, eta ondoren, gelako txartelik onena aukeratu eta bozkagai jarri dute pasilluan. Hauek izan dira bozketaren emaitzak:

  • LH 1-2-3: lemarik gustokoena LH3Bkoa izan da
  • LH 1-2-3: txartel diseinurik gustokoena LH3Akoa izan da
  • LH 4-5-6: lemarik gustokoena LH6Akoa izan da
  • LH 4-5-6: txartel diseinurik gustokoena LH6Dkoa izan da

Haurrek irakurtzen dakitela edo oraindik ez dutela ikasi, familiek ere, irakurketa sustatu ahal duzue. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta bertan dituzten liburuak aztertzen eta aukeratzen laguntzen, beraiekin irakurtzen.

Halaber, irakurketarako horren egokia den Eguberriko garai honetan, liburua opari ezin hobea izan daitekeela kontuan hartzea interesgarria izan daiteke. Juul kanpainaren web-orrialdean www.juulkanpaina.eus, Irakurgidak atalean aurkitu ahal duzue bere kalitatearengatik gomendatutako haur eta gazteentzako ipuin- zein liburu-zerrenda. Era berean, ikastolan edo udal liburutegietan aholkua eska dezakezue, edozein liburutegitik pasatu edo, orain hastear dagoela, Durangoko Azokatik bueltatxo bat eman.

Eguberri hauetan, liburuak oparitu!

 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.