Aisiola

Ikasturte honetatik aurrera Armentia Ikastolan, Aisiolaren eskutik, aisialdiko begirale-titulua ateratzeko ikastaroak antolatuko ditugu.

Batxilergoko ikasleentzat, ikasle ohientzat, nahi duzuen bazkideentzat edo ezagutzen duzuen edozein (Ikastolakoa izan ala ez) interesaturentzat dago aukera zabalik.

Datorren asteartean, urriak 8, ikastaroaren bi aurkezpen egingo ditugu:

  • 13:05etan batxilergoko ikasleentzat
  • 15:00etan gainerako guztientzat.

Informazio gehiago behar baduzu, galdetu idazkaritzan.