Skip to main content

Otsailaren 7an hasiko da datorren ikasturterako aurrematrikula

2024/01/11
Irudia
Ikastola Panoramika Moztuta

Dagoeneko ditugu 2024-2025 ikasturera begirako aurrematrikulazioaren datak: otsailaren 7tik 23ra. Tarte hau izango da ikastetxeetan izena emateko eskaerak erregistratzeko epea. 

Hezkuntza Sailaren arabera, aurreko ikasturtean indarrean sartu ziren mekanismoei eutsiko die, arrazoi sozioekonomikoengatik edo bestelakoengatik bereiztea saihesteko.

Hala, aurrematrikula egiteko epea otsailaren 23an amaituko da; behin-behineko zerrendak martxoaren 26an argitaratuko dira eta behin betikoak apirilaren 26an.

Kalteberetasun-indizea

Hezkuntza Sailak zehaztuko du zenbat plaza gorde behar dituzten ikastetxe publikoek eta itunpeko ikastetxe pribatuek ikasturte bakoitzean ikasle zaurgarriak eskolatzeko.

Bi eta hiru urteko haurrentzat, eragin-eremu bakoitzeko zentroetako plazen erreserba eremu horretako Kalteberatasun-indizea kontuan hartuko dute. Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak bere webgunean argitaratuko ditu bai kalkulurako erabilitako oinarriak eta irizpideak, bai arlo bakoitzari dagokion parametroa, bi ikastetxek edo gutxiagok osatutakoen kasuan izan ezik. 

Indize hori zehazteko, beste parametro batzuen artean, prozesu horretan parte hartzen duten familia guztiek bete beharko duten galdetegia hartuko da kontuan, beren gizarte- eta hezkuntza-egoerarekin lotuta, hezkuntza-laguntzako premia espezifiko handienak dituzten ikasleak zein diren jakiteko.

Aurreko prozesuetan bezala, plaza eskatzen duten familiei puntuaziorik handiena emango dieten alderdiak honako hauek izango dira:

  • Gurasoen bizilekutik edo lantokitik hurbil egotea.
  • Eskatutako zentroetan anai-arrebak matrikulatuta egotea.
  • Familia-errenta.

Puntuazio horiek kontuan hartuko dira eskabideak barematu behar badira, ikastetxe bakoitzean eskainitako plaza kopurua baino handiagoak direlako.

Ate irekiak eta bisita pertsonalizatuak

Aurrematrikulazioari begira, aurreko urtean bezala, Ate Irekien jardunaldia eta bisita pertsonalizatuak antolatu ditugu ikastolan. 

Urtarrilaren 20an izango dira Ate Irekiak; bestalde, urtarrilaren 15etik otsailaren 29ra bisita pertsonalizatua egiteko aukera eskainiko dugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 145 445.

 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.