Skip to main content

Roll eta mahai jolasen jarduera antolatu dute ostiral arratsalderako

2024/01/25
Irudia
Roll eta mahai jolasak

Zabalganako auzokideek badute euskaraz gozatzeko beste aukera bat ostiral arratsalderako. ZET Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta, rol eta mahai jolasetan aritzeko aukera izango da auzo elkartean. 8-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta ez dute helduen laguntzarik beharko. 18:00etan hasita, ordu eta erdiko ekintza izango da.

Izena emateko: www.labur.eus/ZetKimuak

Horrelako plan gehiagoren berri izan nahi baduzue, jarraitu Telegram-eko gure kanala edo Zabalgana Euskara Taldearena.

 

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,