Guraso mintegia martxan!!!

GURASO MINTEGIA MARTXAN!!!!!!

Aurten guraso-mintegia jarriko dugu martxan HHko eta LHko lehenengo zikloko gurasoentzat.

Mintegiaren helburua, haurraren ikuskera, helduon papera, denboraren gestioa, jolasak... eta zuentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzea da.

Honako egun hauetan egingo ditugu saioak:

  • Urriak 28
  • Azaroak 18
  • Abenduak 16
  • Urtarrilak 27
  • Otsailak 17
  • Martxoak 23

Apirila libre utziko genuke Aste Santua eta San Prudentzio daudelako tartean eta maiatza zuen esku (zuek landu nahi duzuen edo sakondu nahi duzuen gairen bat lantzeko edo...). Ez dago data zehatzik maiatzerako.

Mintegia Ikastolen Elkarteko aditu batek dinamizatu eta bideratuko du.

Ordua, 18:00ak eta ordu eta erdiko iraupena.

Antolaketa egokia egiteko zenbatek parte hartuko duzuen jakin behar dugu. Beraz, parte hartu nahi duzuenak, mesedez, bete asteazkena (urriak 23) baino lehen galdetegia.

 

https://forms.gle/BHsA7kNJwmKa6bW96

 

Interesgarria eta aberasgarria izango delakoan,

Zuzendaritza