Errigora

Kaixo familiak:

Urtero bezala dagoeneko martxan dago aurtengo gabonetako Errigorako kanpaina.

Urriaren 30etik azaroaren 19ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Aurten gainera, eskaintza berrituarekin gatoz: ez bat, ez bi; 3 saski izango dira aukeran: beltza (klasikoa:50€),
berdea (ekologikoa: 60€) eta zuria (berezia: 70€).

Saski hauek erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Izan ere, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.

Kutxaren bat eskuratu nahi baduzue urriaren 30etik azaroaren 19ra bitartean duzue aukera eskaera egiteko. Eskaera hau zuen seme edo alabaren tutorearen bitartez egitea eskatzen dizuegu, zenbat kutxa eta ze motatakoak diren zehaztuz. Dena dela, azaroko lehen astean Ikastolako sarrera nagusian egongo gara eskaerak jasotzen. 

Informazio gehiago ERRIGORA web orrialdean daukazue.