Skip to main content

Euskal Herriko Ikastoletako VII. Batzarra

Hurrengo hamar urteetako ildo estrategiko nagusiak zehaztuko dira. Armentia ikastolan ere komunitate osoaren partehartzea sustatuko dugu.

2024/02/08
Irudia
VII batzarraren logoa

Gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskaerak aztertu eta haiei erantzuteko, hezkuntza sisteman erreferente izaten eta gizartean eragiten jarraitzeko eta biharko munduan ikastolak egoki kokatzeko egingo dugun VII. Batzarra prestatzen hasi gara ikastolok. Hurrengo hamarraldian egin beharreko urratsak aztertu eta helburu horretara iristeko erabakiak hartuko ditugu VII. Batzarrean.

Eztabaida edo gogoeta prozesu hau arrakastatsua izan dadin, ikastolen mugimenduaren parte-hartze zabala gakoa izango da, eta Ikastoletako komunitatearen inplikazioa bilatu nahi da. Horretarako, zenbait bilera antolatuko dugu, materiala jarriko dugu komunitateko kideen esku… Elkarrekin egin nahi dugu bidea eta ahalik eta kide gehienen ekarpenak biltzea da helburu nagusia.

Armentia Ikastolan ere asmoa dugu VII. Batzar Orokorrari buruzko informazioa gure komunitatearekin partekatzeko. Horretarako, hainbat bide erabiliko dugu, tartean, Armentiberri buletina, garatuko dugun prozesuaren ahalik eta informazio gehien bidaltzeko, bai eta ikastolan prozesua garatzeko antolatuko ditugun jardueren berri emateko ere.

Erronka ilusionagarri bezain garrantzitsua dugu eskuartean; izan ere, hurrengo hamarkadan ikastolen tokia, funtzioa, helburua… zehazteko ardura baitugu ikastola osatzen dugun kideok.

Otsailaren amaieran ekingo diogu Euskal Herriko Ikastoletan lanketari, eta prozesuaren amaiera ekainaren 22an izango den VII. Batzar Orokorrean irudikatuko da.

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.
2024-03-19
Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz.
2024-03-18
Apirilaren 8tik 19ra bitartean izango da Batxilergoa egiteko matrikulazioa.