Arte Hezkuntza

Arte Hezkuntza eszenan ematen diren adierazpen mota guztiek osatzen dute: antzerkia, dantza, musika, zinema, zirkua, komedia, ikus-entzunezko adierazpenak... Gizateriaren historian zehar, arte eszenikoak gizakiaren behar izan dira. Erritual magiko baten hasiera bezala, arte eszenikoak garenaren esentzia adierazteko bidea izan dira. Arteak komunikaziorako tresna eta aldaketarako motor bihurtu dira. Aldaketa gizabanakoa denaz eta gizartea denaz kontzientzia hartzean hasten da, aldatu ahal izateko, ikusi, sentitu, begiratu eta joan nahi dugun tokirantz bideratzeko energia sortu eta enfokatu ahal izateko. 

Onura horiek guztiak kontutan izanik, Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergora arte ikasleen gaitasun artistikoa garatzen duen proiektua da gurea, diziplina ezberdinak landuz inguratzen gaituen errealitatea ulertzen laguntzen diguna. Ikastola sormenerako espazioa den heinean, adierazpen artistiko desberdinek lekua daukate proiektu honetan. Pertsonak, pertsona denetik, harreman estua izan du artearekin. Azken batean, arte adierazpenek ikusten, sentitzen eta pentsatzen duena adierazteko eta komunikatzeko balio izan dio mendeetan zehar.

Ahozkotasuna, dramatizazioa, musika, plastika, dantza eta antzerkigintza eskaintzen ditugu ikaslearen ibilbide osoan adinaren eta mailaren arabera lanketa bat ala beste eginaz.