ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN

“Euskara 1+1… Hamaika!” lelopean hamaika ekintza antolatu dira Gasteizen Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskararen sustapenean eta normalizazioan eragile anitzen lankidetza helburutzat hartuz. Armentia ikastolak ere geure ekarpen xumea egin nahi diogu elkarlan horri ikastolan hainbat ekintza antolatuz eta hiri mailako deialdietan parte hartuz abenduak 3, asteartean.

 

ESKOLA ORDUETAN, ikasle eta irakasleen arteko ospakizunak: euskal kanten bertsioak, Kahoot jolasa eta lehiaketa, ikasleen ikuskizunak, zinema, dokumentalak, Argitxori ongi etorria eta agurra…

EGUERDIAN, bertso-saioa jantokian, Bertxilika bertso-eskolakoen eskutik.

ARRATSALDEAN, kalejira eta kandela mosaikoan parte hartzea, GEU Elkarteak antolatuta.

  • 16:30: Ikastola aurrean bilkura.

  • 16:50: Ikastolatik hiriko erdialdera martxa, ikastolako trikitilari eta pandero-jotzaileek lagunduta.

  • 17:30: Kalejira eta kandelen mosaikoa, Oihaneder Euskararen Etxetik Andra Mari zuriaren plazaraino.

 

Abenduak 3ko ekitaldiez gain, honako hauek ere burutuko ditugu ikastolan euskaren astean:

  • Abenduak 2, astelehena. Euskarazko irakurketa sustatzeko txartelik onenaren hautaketa (LHko ikasleek).  Txantxalekuko korridorean erakusgai izango dira.

  • Abenduak 4, asteazkena. “Gaur gurekin Kukutekan…” LH 5. mailako ikasle batzuk idatzitako liburuaren aurkezpena. 17:00etan, Kukutekan.

 

OHARRAK:

  • “Euskaraz bizi nahi dut” kamisetak salgai izango dituzte Batxilergoko ikasleek (azaroak 28, 29; abenduak 2, 3) eta Euskararen Eguneko txapak Ikasleen Euskara Batzordeko ikasleek (abenduak 3), ikastolako sarreran,16:00-18:00 bitartean. 

  • Kalejiran eta kandelen mosaikoan gurasoek arduratu beharko dute euren seme-alabez.

  • Abenduaren 3an, asteartea, ez da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.

  • Ikasle, guraso, irakasle eta langile guztioi festetako zapia lepoan eta euskararen aldeko mezudun kamiseta bat soinean ekartzea proposatzen dizuegu.