Aisiola

Guraso agurgarria,

Aurten, Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak begirale ikastaroa eskainiko du ARMENTIA ikastolan.

Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta bi ikasturtetan burutzen dute, 2020ko urtarrilean hasi eta 2021ko udan bukatuz.

Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Lanbidek emandako HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA izeneko 2.mailako gaitasun ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute.

Izen-ematea zabalik dago eta abenduaren 6 arte dago matrikula egiteko aukera (izena emateko hemen sartu:https://www.aisialdia.eus/node/add/aisiola-matrikula) .

Informazio gehiago nahi izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi dezakezue edo 944 354 340  telefonora deitu.

 

Animatu zuen seme-alabak ikastaroan parte hartzera!