Oharrak

 

LANTALDEAK

Pasa den astean Ikastolako lantaldeetan izena emateko aukera zabaldu genuen eta zuetako batzuk eman duzue jada izena lantalderen batean. Galdetegia, abenduaren 19an itxiko dugu. Beraz, aste bateko epea daukazue oraindik izena emateko jada egin ez baduzue.

 

GURASO MINTEGIA

Datorren astelehenean, abenduak 16, 18:00etan HHko eta LHko lehenengo zikloko guraso-mintegiaren saio berria bat egingo da, Araba Gelan. Animatu!!!!

 

ZAINTZA NOIZBEHINKA ERABILTZEKO AUKERA

Aurrerantzean zaintza noizbehinka erabili ahal izango da. Eguneko 5 €ko kuota izango du. Egun solteetan zaintza erabili nahi duzuen familiek Ibairekin jarri behar duzue harremanetan, honek zaintzako begiraleari aurkezteko orria eman diezazuen.