KRONIKA: EUSKARAZKO JOLASAK… FAMILIARTEAN!

KRONIKA: EUSKARAZKO JOLASAK… FAMILIARTEAN!

  

Azaroak 29an, ostirala, 35 pertsona inguru bildu ginen Txantxalekun Geu Elkarteak eskainitako lantegian parte hartzeko.

Euskarazko jolasak… familiartean! izenburupean, gure seme-alabekin aritu ginen jolasean, pantailarik gabe eta jolas elektronikorik gabe, edonon eta edonoiz egin ditzakegun jolasetan, hain zuzen ere.

Hona hemen Geu Elkarteak luzatzen digun gogoeta:

Seme-alabekin jolastea aberasgarria eta positiboa da ikuspegi askotatik: harreman afektiboa hobetzeko, sormena lantzeko, hainbat gaitasunetan trebatzeko… Eta noski, ondo pasatzeko!

Baina, gainera, guraso euskaldunon kasuan euskara aberatsa eskaintzeko bide bat bada ere: hizkuntzarekin jolasten da, abestiak ikasten dira, leloak, eta abar.

Are gehiago, lagunartean euskara erabil dezaten laguntzeko modu bat ere bada: euskaraz ikasten dituzten jolasetan euskaraz aritzea askoz errazagoa da.

Ez izan zalantzarik: asko jolastu seme-alabekin eta ondo pasa horretan”.

Ez galdu saioko argazkiak!!!

 

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO: https://www.armentiaikastola.eus/eu/node/2457