Lemak eta txartelak - Irabazlea

Irakurzaletasuna sustatzeko leloak eta marrazkiak biltzen zituen kartelak ikusgai jarri genituen ikastolan pasa den urteko abenduaren akaberan. Lehengo aldiz, familiek ere izan zuten eurenak aurkezteko aukera. Kartel guztien artean gustukoena aukeratzeko bozketa ere egin genuen. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartu zuten parte horretan. Ondorioz, boto gehien jaso zituen txartela ALBIR GARCÍA familiarena izan zen. Hemen ikusgai duzue. ZORIONAK.