Santa Ageda bezpera

Aurten ere, Santa Ageda bezperan (otsailak 4) Zabalganako auzo-elkarteak ikastetxeei egindako gonbidapena onartu eta parte hartuko dugu antolatu duten juntadizoan.

Iaz bezala kalejiran joango gara Ikastolatik arratsaldeko 16:30etan.

Ibilbidean 2-3 tokitan Santa Ageda Koplak abestuko ditugu eta horretarako otsailaren 3an, 16:30etan entsegua egingo dugu Aretoan.