Ikastolen VII. batzarra

Ikastolen VII. Batzarra. Arabako aurkezpena martxoaren 2an, 18:30etan.

Gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskaerak aztertu eta haiei erantzuteko, hezkuntza sisteman erreferente izaten eta gizartean eragiten jarraitzeko eta biharko munduan ikastolak egoki kokatzeko egingo dugun VII. Batzarra prestatzen hasi gara ikastolak. Hurrengo hamarraldian egin beharreko urratsak aztertu eta erabakiak hartuko ditugubilkura horretan.

Batzarra prestatzeko lehen urratsa barne dokumentu bat idaztea izan da. Bertan, azken hamar urteotako errepasoa egin da, egungo egoera azaltzen da, eta etorkizunerako aurreikuspen bat ere egiten da. Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak osatu du dokumentua, eta berau aurkezteko saioa egingo dugu martxoaren 2an, astelehena, 18:30etan, Ikastolaren ondoan dagoen etxetxoan.

Armentia Ikastola osatzen dugun familia eta langile guztiok gaude gonbidatuta bertara. 

Etortzekoa bazara, Ikastolako sarreran elkartuko gara 18:25etan.