Etxealditik Euskaraldira

Familia agurgarriak:
Azken egun hauetan “ Etxealditik Euskaraldira” ekimenaren inguruko informazioa
jaso duzue. Informazio hori, “belarriprest” eta “ ahobizi” perfilean sartzen zareten pertsonei
zuzendutakoa da batez ere, baina ekimena zertan datzan denok ulertzeko helburuarekin,
hiztun-eredu guztiontzat argigarriak izan daitezkeen hainbat azalpen jaso ditugu
Euskaralditik:
 
Dakizuen bezala, Euskalraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko
hizkuntza-ohiturak aldatzeko 16 urtetik gorakoen arteko ariketa sozial eta masiboa da.
2018ko abenduan ospatu zen lehen edizioa eta bigarrena heldu den azaroan jarriko da
martxan.
 
COVID-19ak eragindako krisialdiaren eraginez, inoiz baino ageriago gelditu zaigu
elkarren beharra daukagula: Komunikatzeko beharra daukagula, hitz egiteko beharra, eta
komunikatzeko oinarrian hizkuntza dago. Horregatik, hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik
aldatzen eta horrexegatik jarri da martxan “ Etxealditik Euskaraldira” dinamika.
 
Astelehenitik ostiralera bitarte, egunero, ariketa bat proposatuko dute antolatzaileek,
euskaraz jarduteko (hitz egin nahiz entzun) ohitura errotzeko. Bi aste barru bukatuko da
egitasmoa, maiatzaren 3an, hain zuzen ere. Dena den, bidearen hasiera izango da. Izan
ere, azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da bigarren Euskaraldia. Beraz, egunotakoa
“entrenamendua” izatea da helburua: hizkuntza ohiturei buruz gogoeta egitea, eta aldatzeko
urratsak ematen hastea.
Beraz adi egon, datozen egunetan hainbat proposamen jasotzen jarraituko baituzue
ohiko bideetatik. Informazio gehiago eskuratzeko, ondoko helbideak kontsulta ditzakezue:
 
Ekimenean parte hartuko duzuelakoan, ondo segi!
 
EUSKARA BATZORDEA