Armentia Ikastolako izaera

Armentia ikastolako partaideek denbora daramagu Hezkuntza Proiektuaren oinarriak finkatu nahian eta ikastolako eragile guztion adostasunarekin egin beharreko lana izan behar duela ere argi dago.

Hala, 2010eko martxoaren 10ean Armentiako irakasleok eta gurasook nahi edo desiatzen dugun ikastolaren inguruan egon gara solasean eta baita lau galderen inguruko adostasunetara iritsi ere:

 

01. Nolako ikastola nahi dugu?

02. Nolako seme-alabak nahiko genituzke hauek ikasketa-prozesua amaitutakoan?

03. Zer ekarpen egin dezakegu irakasleok eta langileok hori lortze aldera?

04. Nola har dezakegu parte familiok? Zer ekarpen egin dezakegu?

 

Baina ikastola “mahaia” balitz hiru hanka izango lituzke eta hirugarren hankaren hausnarketarik gabe, ikasleen aportaziorik gabe, hankamotz eta kolokan legoke kontua; hala, bada, galdera beretsuen inguruan ikasleek ere beren nahiak eta desioak adierazi zituzten eta guztiaren uztarketa baten ondorioz sortu zen Armentia Ikastolako izaera propioa defintzen duen balioa atala, Hezkuntza Proiektuaren lehen harria.

 

 

 

Fitxategia: