Errigora Olioa

ESKATU OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA EKOIZLEAN JATORRIZKO PREZIOAN

Dagoeneko ezagutzen duzue Errigora proiektua. Izan ere, gabonetan 150 kutxa inguru eskatu zenituzten. Badakizue ordaindutako zati handi bat Erriberako euskara sustatzen duten taldeentzat dela. Hori dela eta, kanpaina honetan ere parte-hartzera animatzen zaituztegu.

Olioa eskatu nahi izanez gero zuen seme-alaben tutorearen bitartez egin dezakezue. Tutoreari zenbat olio eta zein motatakoa zehaztu behar zaio, eta eskaera heltzean idazkaritzan jaso ahal izango duzue. Eskaria egiteko azken eguna martxoaren 4a izango da.

 

BERTOKO PRODUKTUAK EGUNEROKO KONTSUMO
OHITURETARA EKARTZEKO PROPOSAMENA
 

Olioaren prezioa urteko uztaren arabera ezarri ohi da. Aurtengoa bereziki eskasa izan da kantitatez eta, beraz, iazkoen aldean, prezioek gora egin dute. Edozein kasutan, Errigorak ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzen dizu, hau da, olio errotara joan eta ekoizleari zuzenean erosita eskuratuko zenukeen prezio berean. Goazen bada, naturak zaildu duena herrigintzaren bidez erraztera!