Udako Aisialdi Eskaintza

Uda antolatzeko sasoia etorri da etxe askotara, udalekuak eta gazteentzat egonaldiak eskainiko ditugu, urtero legez.

Euskal Herriko geografia guztian eskaintzen dira egonaldiak. Euskal Herria ezaugarritzen duten elementu guztiak eskaintzen saiatzen gara eskuorri bakarrean; herri honen okre kolorea, berdea... erliebe menditsua, laua zein kostaldearen labarretan kokaturik egongo gara, uda honetan.

Hiru urtetik hemezortzi urte arteko ikasleak dira hartzaileak.

Euskal Herritik kanpo ere joango gara, urtero legez Ipar Irlandako egonaldiak ditugu.

Aspaldikoak diren egonaldiak, berrikuntza eta aldaketekin datoz. Eta, zelan ez, egonaldi berriak ere aurkitu daitezke 2015eko eskaintzan.

Arakatu eta zuen ikastoletako guraso/irakasle/ikasle/langileen artean informazioa zabaltzea eskertuko genizueke.

 

ESKAINTZA ARAKATZEKO MODUAK:

  • Eskuorria 2015.
  • www.aisialdia.eus web ataria.
  • Sare sozialak:
    • Twitter kontuak: @AisiolaEHi @GazteEgonaldiak
    • Facebook orrialdeak: Aisiola begirale eskola eta Gazte Egonaldiak.

MATRIKULA EGITEKO MODUAK:

Bi modu daude izena emateko:

1. Mezu honetan edo aisialdia.eus web gunean aurkitu dezakezuen izen emate orria inprimatu, bete eta posta arruntez helbide honetara bidali:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK "EHI" (AISIALDIA)
Errotazar bidea, 124
20018 DONOSTIA

2. aisialdia.eus web gunean, zuzenean, matrikulazioa ON-LINE egiteko aukera ere badago.

Matrikulazioa martxoaren 2an hasiko da:

  • ➪ Ingeles udalekuetan izena emateko: apirilaren 17a baino lehenago egin behar da ordainketa.
  • ➪ Atzerriko egonaldietan izena emateko: deitu (0034) 94 4354340 telefonora.
  • ➪ Surf udalekua, Gazte egonaldiak, Lurra eta pilota udalekuak, Itsasoa eta kultura udalekuak, Elkarrekilan Zuberoan egonaldiak eta Euskara mugara udalekutan izena emateko: maiatzaren 8a baino lehenago egin behar da ordainketa.


OHARRA: argazki bakarra jasotzea nahikoa da eta osasun txartelaren kopia ez da behar. Txartela bera udalekura eramateko eskatuko diegu familiei.

Aisialdi Taldea
Edozein zalantza edo gauzetarako deitu (0034) 943 369637 telefono zenbakira (harrera orduak: astelehenetik-ostegunera 09:00-14:00 eta 15:00-17:00/ ostiraletan 9:00-15:00).