Agenda 21 bilera

Guraso agurgarriak,
 
 2012-13 ikasturtetik Armentia Ikastolak Gasteizko Udaletxetik bultzatzen den Eskola Agenda 21etan parte hartzen du. Hurrengo bi ikasturteetan garatuko den gaia Mugikortasun Aktibo eta Autonomoa Ikastetxera Joateko izango da. Ikastolako kide guztiok gai honetan zer emana daukagunez, laguntza handikoa izango zen gai honetako hainbat atal ezberdin tratatzeko lantalde bat sortzea. 
 
Horregatik parte hartu nahi duzuen guztioi lehenengo bilera baterako deialdia luzatu nahi dizuegu hurrengo martxoaren 17an asteartea arratsaldeko 17:15etan ikastolako bideo gelan. 
 
Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue gure agurrik beroena.