Jull kanpaina - Emaitzak

Urtero bezala, mahaikideak Lehenengo Hezkuntzako ikasle desberdinak izan dira, baita bozka eman dutenak ere. Haur Hezkuntzako talde batek ere parte hartu du beraien gustuko liburuak hautatzen. 
 
LHko Lehenengo Zikloan ilustratzaileak bakarrik aukeratu dituzte, Bigarren Zikloan, berriz, idazleak eta, azkenik, Hirugarren Zikloan ilustratzaileak eta idazleak. Jadanik bozkaketak amaitu dira eta irrikitan gaude irabazlea zein den jakiteko.
 
Hona hemen gure ikasleen artean bozkatu diren liburu batzuk eta horiei buruzko iritziak:
 
Puagg!: “Oso dibertigarriak dira marrazkiak.” 
 
Tea Stilton: “Oso polita delako eta marrazkiak oso politak direlako.”
 
Gizajo baten egunkaria: “Liburu hauek oso dibertigarriak direlako. Oso polita delako.”
 
Geronimo Stilton dut izena: “Geronimok egindako liburuak oso dibertigarriak direlako, horregatik aukeratu dut liburu hori.”
 
Nur eta kobazulo liluragarria: “Fantasia asko gustatzen zaidalako eta fantasia asko duelako liburu honek.”
 
Geronimo Stilton eta Fantasiako erreinua: “Oso interesgarriak direlako eta marrazki politak dituelako.”
 
Kulerozahar: “Oso dibertigarria delako eta fantasia handikoa.”
 
Bat Pat - Hilerriko altxorra: “Oso misteriotsua eta dibertigarria delako.”
 
Bat Pat - Mamut hozbera: “Oso misteriotsua delako eta irudiak gustatzen zaizkidalako.”
 
Mahaikideak: “Esperientzia ona da jende asko etorri delako.”
 
Hemen dituzue abenturazko, misteriozko eta dibertigarriak diren liburu batzuk.
 
Animatu zaitezte irakurtzera!!!  
 
6. MAILAKO IKASLEAK
 
 
Erantsita duzuen fitxategian Euskal Herri osoko ikasleen artean aukeratutako libururiketa ilustratzailerik gustukoenak dituzue!!